You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Descubre todas las ventajas de ser parte de nuestra comunidad.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Erakusketaren babeslea: Babesle: Fundación BBVA
Erakusketaren babeslea: Babesle: Fundación BBVA
Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915

Urtebetetzea (L'anniversaire), 1915
Olio-pintura kartoi gainean
80,6 x 99,7 cm
The Museum of Modern Art, Nueva York, honen bidez eskuratua: Lillie P. Bliss ondarea (elkartruke bidez), 275.1949
© 2018. Digital image, The Museum of Modern Art, New York/Scala, Florentzia
© Marc Chagall, Vegap, Bilbo 2018

Erakusketa

2018(e)ko ekainak 1 – 2018(e)ko irailak 2

Batez ere arimaren egoera bat iruditzen zait artea. —Marc Chagall, Eygens (Nire bizitza) 

Marc Chagallen obran murgiltzen garenean, topatzen dugun unibertsoa bakuna da itxuraz; ordea, errealitate konplexu bat hartzen du barnean, artistak sofistikazioz elkarlotzen baititu lehen begiratuan antagonikoak eman dezaketen munduak, 1911z geroztik osagarri bilakatu zirenak beretzat. 

1887an jaio zen Chagall, familia judutar hasidiko batean (judaismoaren adar bat), garai hartan tsarren Errusiaren baitan zegoen Vitebskeko hiri txikian. Ingurune mugatuan hazi zen: komunitateak jartzen zituen Errusiako artean eta kulturan murgiltzeko mugak, baina baita garaiko politikek ere, judutarrak ghettoetan marjinatzen baitzituzten eta eskubideak kentzen baitzizkieten. Hala ere, Marc Chagall gazteak goiz egin zion aurre horri guztiari: Errusiako eskolan ikasten hasi zen; gero, arte-ikasketak egin zituen Yuri Penekin, Vitebsken; eta, ondoren, San Petersburgora joan zen bizitzera, judutarrek baimen berezi batekin soilik egin zezaketena. Hala ere, 1911n gertatu zen haustura erabakigarria March Chagallentzat, Léon Basktek bultzatuta Parisera joan eta bertan bizimodu berriari ekin zionean. 1914ko maiatzera arte, Parisen egin zuen lan Chagallek; bertan sortutako obra multzoan, Vitebskeko komunitate hasidikoko bizimoduaren oroitzapenak eta metropoli modernoko ikonoak uztartu zituen. Horrela, Errusiako herri-artearen eta familia-kulturaren oroitzapenak Parisko abangoardiak eskaintzen zizkion esperimentu estilistiko aurreratuenekin nahasten ziren; besteak beste, Pablo Picassoren, Robert eta Sonia Delaunay-ren eta Jacques Lipchitz-en esperimentuekin. 

1914an, jaioterrira itzuli zen, arrebaren ezkontzara joateko eta bere emaztegai Bella Rosenfeld ikusteko, baina Lehen Mundu Gerrak han harrapatu, eta bertan geratu behar izan zuen, zortzi urtez. Hala, bere burua aurkitzeko fase batean murgildu zen artista, eta garai hartako pintura eta paper gaineko lan ugari dira horren erakusgarri. Halaber, autorretratuak, eguneroko bizitzaren irudiak —Bella emaztearen eta Ida alabaren ondoan—, gerrak eragindako sarraskiaren irudikapenak, bere komunitateko bizimoduaren eta Errusia berriaren marrazkiak egin zituen artistak. Iraultzaren ondoren, Vitebskeko Arte komisario izendatu zuten Chagall, eta kargu horrek ahalmena eman zion eskualdeko museoen eta arte-eskolak zuzentzeko, baita artearen inguruko ekitaldiak antolatzeko ere. 

Kunstmuseum Basel-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean